Ezkurdi plazako barandak konponduko dituzte

Anboto 2013ko aza. 4a, 12:36
Umeentzako jolasparkearen alboan dauden eskilaretako barandak konponduko ditu Durangoko Udalak, asteon. Irisgarritasun legeak zehaztutakoa beteko dute horrela, udal ordezkariek azaldu dutenez. Lanek 4.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko dute

\"\"Umeentzako jolasparkearen alboan dauden eskilaretako barandak konponduko ditu Durangoko Udalak, asteon. Irisgarritasun legeak zehaztutakoa beteko dute horrela, udal ordezkariek azaldu dutenez. Lanek 4.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko dute.

 

Gaur egun dauden bi barandak  konponduko dituzte, eta hirugarren bat jarri dute eskailera ondoan; metro bat  inguruko luzera duen hutsunea dago bertan. Umeak bertotik  erortzeko dagoen arriskua ekidin gura dute horrela, zehaztu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!