Udalak kendu ditu Expo Feria-ren kartelak

Anboto 2013ko urr. 31a, 14:02
EH Bilduk \"pubilitate sexista\" izan dela kritikatu arren, udalak ez du argudio bera erabili kentzeko. Izan ere, udal baimenik barik ipinita zeuden. Horrez gainera, udaleko ordezkariek esan dute gaztelera hutsean zeudela, eta euskara erabiltzeko araua ere urratu dutela kartelekin

EH Bilduk "pubilitate sexista" izan dela kritikatu arren, udalak ez du argudio bera erabili kentzeko. Izan ere, udal baimenik barik ipinita zeuden. Horrez gainera, udaleko ordezkariek esan dute gaztelera hutsean zeudela, eta euskara erabiltzeko araua ere urratu dutela kartelekin.

 

Udalak kendu egin ditu asteburuan Landako Gunean egingo den Expo Feria azokaren kartelak. Herriko hainbat farolatan zeuden eskegita. Antza denez, udal baimenik barik zeuden, eta horregatik kendu dituzte. Udalak ez du arrazoien artean ipini EH Bilduk salatutako "publizitate sexista". Udalak prentsa oharrean adierazi du leku desegokietan ipinita zeudela, eta ingurumena kaltzetzen zela horrela. Kartelak ipinita arau-hauste larria egin du enpresak, eta isuna jaso dezake, 200 eta 450 euro tartekoa.

 

Baina, beste urraketa bat egon da, eta udalak horren berri eman du: kartelak gaztelera hutsean zeuden. Udal instalazioak erabiltzen dituzten elkarteek euskara erabili behar dute euren ekimenetan. Hori dio udal araudiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!