Expo Feria-ren "publizitate sexista" berehala kentzea eskatu du EH Bilduk

Anboto 2013ko urr. 31a, 09:35
Asteburuan sektore ugaritako azoka egingo da Durangon. Asteon, ekimen hori iragartzeko kartelak agertu dira, eta EH Bilduk \"pubilizitate sexista\" dela kritikatu du

Asteburuan sektore ugaritako azoka egingo da Durangon. Asteon, ekimen hori iragartzeko kartelak agertu dira, eta EH Bilduk "pubilizitate sexista" dela kritikatu du.

 

Kartelean, emakume batek gizon bati esaten dio azokara joan gura duela. Dekorazioa, arropa, umeentzako gaiak eta antzeko eskaintzak egongo dira bertan. EH Bilduk esan du iragarkiak "estereotipo eta rol heteropatriarkalak" islatzen dituela. "Atzerapauso bat da gizarteak arlo honetan behar duen aldaketa urgentean, berdintasunaren bidean eta eskubide guztiak pertsona guztientzako bermatze bidean. Publizitate mota hori baztertu egin behar da eta gure kaleetatik desagertarazi".

 

Hori dela-eta, Aitziber Irigoras alkateari kanpaina hori kentzea agindu dezala exijitu diote. Gainera, neurri legalak ere hartu ditzala eskatu diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!