Ezkontza Azoka antolatu dute Dendak Bai eta Dendariak elkarteek

Anboto 2013ko urr. 29a, 13:30
Durangoko Dendak Bai eta Zornotzako Dendariak merkatarien elkarteek hitzarmena sinatu dute. Azaroaren 15, 16 eta 17an izango da Ezkontza Azoka

Durangoko Dendak Bai eta Zornotzako Dendariak merkatarien elkarteek hitzarmena sinatu dute, hemendik aurrera Ezkontza Azoka batera antolatzeko.

 

Elkarte bietako presidenteek sinatu dute akordioa: Guillermo Oarbeaskoak durangarren izenean eta Ricardo Ibañezek zornotzarren partez. Hitzarmenaren lehenengo fruitua aurtengo azoka izango da. Azaroaren 15, 16 eta 17an ospatuko da Durangoko Landako Gunean.

 

Kostuak merketu eta azoka indartzeko helburuz batu dira elkarteak. Ezkontza Azokaren aurreko edizio biak Zornotzan ospatu dira, Amore izenagaz. Aurten, D’Amore izango da, Durangoko marka gehituta.

 

Ezkontzekin zer ikusia daukaten 40 bat stand egongo dira gutxienez: arropa dendak, ileapaindegiak, bitxi-dendak...  Gainera, bataio eta jaunartzeetarako zerbitzuak ere eskainiko dituztela esan dute. Azokak sektorea indartu duela uste dute. Egun horietan, 10.500 lagun batzea espero dute, prentsaurrekoan esan dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!