Memoriaz betetzeko espazioa Kurutziagan

Anboto 2013ko urr. 29a, 09:23
Durango 1936 kultur elkarteak antolatuta, oroimen ekitaldia egin dute eguenean Kurutziaga kalean. Debako Arte Eskolak egindako oroitarria inauguratu dute bertan. Aita Durangokoa zuen Raymound Vilalba, Terres de Memories et de Luttes elkarteko kidea izan da bertan, eta Karrika antzerki taldeak ere parte hartu du ekitaldian

Durango 1936 kultur elkarteak antolatuta, oroimen ekitaldia egin dute eguenean Kurutziaga kalean. Debako Arte Eskolak egindako oroitarria inauguratu dute bertan. Aita Durangokoa zuen Raymound Vilalba, Terres de Memories et de Luttes elkarteko kidea izan da bertan, eta Karrika antzerki taldeak ere parte hartu du ekitaldian. 

 \"\"

Eguenean hirurehun bat lagun elkartu ziren Kurutziaga kalean, lehenago kurutzea egon zen espazioaren inguruan. Frankismoaren kontra borrokatutako herritarren omenez ekitaldia egin zuen Durango 1936 elkarteak, eta oroimenerako eskultura inauguratu zuten, besteak beste.

 

Eskultura barik, "espazio eskulturikoa" da Kurutziagakoa, Mikel Campo Deba Arte Eskolako zuzendariaren berbetan."Memoriarekin betetzeko espazio huts bat da". Eskulturen artetik ibili egin daiteke, bertara sartu, jesarri. Memoria eta hausnarketarako gune bezala planteatu dute euren lana eskultoreek. Harrian memoriaren gaineko esaldi batzuk idatzi dituzte: 

 

"dana emon bear jako maite dan askatasunari"
"oroitzen ditugula oroltuz"
"que mi nombre no se borre de la historia"
"ez ditugu ahaztu, eta ez ditugu ahaztu gure"

 

Durango 1936 elkarteak omenaldi anonimoa, izen bakoa, egin gura izan du aurten \'Agurrik Gabeak\' ekitaldian. Altxamenduaren kontra eta errepublikaren alde hil ziren herritarren zerrenda definitiboa ez dagoela nabarmendu dute.

 

Aurtengo oroimen ekitaldira Raymound Vilalba Oloron de Sainte Marie herriko Terres de Memories et de Luttes elkarteko kidea gonbidatu dute –elkarrizketa egin dio Anbotok. Aita durangarra zuen Vilalbak, eta Oloron alboko Gurs herrian eraiki zuten kontzentrazio esparruan egon zen.

 

Ekitaldia amaitzeko, Karrika antzerki taldeak \'Izarrak marrazten\' antzezlana eskaini zuen, Lauaxeta kartzelan egon zenekoa gogora ekarriz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!