Zorionak Plateruena!

Anboto 2013ko urr. 28a, 14:45
Plateruena kafe antzokiak bederatzi urte bete ditu gaur. Eguenean, urriaren 31n, egingo dute urteurren ospakizuna, 20:00etan

Plateruena kafe antzokiak bederatzi urte bete ditu gaur. Eguenean, urriaren 31n, egingo dute urteurren ospakizuna, 20:00etan.

 

\"\"

 

2004ko urriaren 28an zabaldu zituen ateak Plateruena kafe antzokiak. Euskararen bidez kultura bultzatzea, eta kulturaren bidez euskara indartzea izan da antzokiaren helburua urte hauetan. Milaka ekitaldi antolatu dituzte denbora honetan Platerueneko taula gainean. Eguenenan, 20:00etan urteurren ekitaldia prestatuko dute plateruek, eta parte hartzeko deialdi zabala egin dute.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!