Olgetan ludoteka abiatuko dute gaur

Anboto 2013ko urr. 28a, 14:26
Gaur hasiko da martxan berriro be Olgetan ludoteka. Iazko ikasturtean bezala, Plateruena kafe antzokiko eszenatokian antolatuko du Berbaro elkarteak ludoteka

Gaur hasiko da martxan berriro ere Olgetan ludoteka. Iazko ikasturtean bezala, Plateruena kafe antzokiko eszenatokian antolatuko du Berbaro elkarteak ludoteka.

 

Ikasturte berrirako hainbat ekintza ditu prest Berbaro elkarteak: marrazketa, antzerkia, eraikuntza, irakurketa eta mozorro txokoak prestatuko dituzte asteazkenetan. Horrezaz gainera, tailer bereziak ere antolatuko dituzte, eta, hilean behin, igandeetan, ikuskizunak egongo dira.

 

Olgetan ludoteka 2005ean abiatu zuen lehenengo biderrez Berbaro elkarteak, eta bertan "ume eta gazteei euskarazko eta kalitatezko aisialdia eskaintzeko aukera ematen" zaie, "aisialdiko ekintzak hizkuntza erabileraren baliabide funtsezkotzat hartuz". Urte bitik hamar urtera bitarteko umeei zuzendutakoa da Olgetan ludoteka eta, gehienez, momentu bakoitzean 24 ume batuko dira. Astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara egongo da Olgetan ludoteka Plateruenan; martitzenetan, 17:00etatik 18:15era. Sarrera doakoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!