Gaurko Euskal Jaian, 450 ume eta gaztetxo dantzan

Anboto 2013ko urr. 27a, 08:22

Umeen Euskal Jaiaren 47. edizioa ospatuko dute gaur Durangon, Tronperri eta Txoritxu Alai taldeek antolatuta. Durangaldeko hainbat herritatik etorrita, 450 dantzarik parte hartuko dute

Umeen Euskal Jaiaren 47. edizioa ospatuko da domeka honetan Durangon, Tronperri eta Txoritxu Alai taldeek antolatuta. Durangaldeko hainbat herritatik etorrita, 450 dantzarik parte hartuko dute.

 

Eguerdiko 12:00etan kalejira egingo dute, eta 17:00etan alardea hasiko da, Ezkurdi plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!