Bildu koalizioko Arrate Elkorok zinegotzi kargua utzi du asteon

Anboto 2013ko urr. 23a, 10:57

Arrate Elkoro zinegotziak (Bildu) kargua utzi zuen martitzenean izandako ohiko udalbatzarrean. 2011ko udal hauteskundeetan aurkeztu zen lehenengo bider, Bilduko zerrendan bigarren postuan zegoela. Elkorok adierazi du arrazoi pertsonalak tarteko hartu duela erabakia. Ondorioz, Bilduko zerrendako beste kide batek hartu beharko du bere lekua

Arrate Elkoro zinegotziak (Bildu) kargua utzi zuen martitzenean izandako ohiko udalbatzarrean. 2011ko udal hauteskundeetan aurkeztu zen lehenengo bider, Bilduko zerrendan bigarren postuan zegoela. Elkorok adierazi du arrazoi pertsonalak tarteko hartu duela erabakia. Ondorioz, Bilduko zerrendako beste kide batek hartu beharko du bere lekua.

 

Elkorok argitu du udaletik kanpo beharrean jarraituko duela: “Zinegotzi lana hemen amaitzen da, baina ez borroka politikoa”. Gainera, lan hori defendatu gura izan du: “Nahiz eta batzuei ez gustatu, beti egongo naiz pankartaren atzean”. Aitziber Irigoras alkateak (EAJ), bestalde, eskerrak eman zizkion egindako ekarpenagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!