Barcinari tartak bota zizkioten ekintzaileen berbaldia

Anboto 2013ko urr. 23a, 10:42

2011ko urriaren 27an Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tartak jaurti zizkioten AHTaren kontrako hiru ekintzailek

2011ko urriaren 27an Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tartak jaurti zizkioten AHTaren kontrako hiru ekintzailek.

 

Tolosan (Frantzia) izan zen, Pirinioetako Lan Komunitatearen batzar batean. Momentuan ez zituzten ekintzaileak atxilotu, baina bai Nafarroara heltzean. Kasua Auzitegi Nazionalera ailegatu zen, eta 5 eta 9 urteko kartzela zigorra eskatzen diete. Azaroaren 18an izango da epaiketa. Horren harira, ekintzaile bik, Mikel Alvarezek eta Gorka Ovejerok, berbaldia eskainiko dute urriaren 31n Hitz liburu-dendan, 19:30ean. Ostean, Khantoria taldeak kontzertua emango du. Mugitu! mugimenduak epaiketa kritikatu du, eta esan du ekintzaileei eskatzen zaien zigorra desproportzionala dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!