Disfraz Eguna, Patxikotxu eta Pantxike agurtu aurretik

Anboto 2013ko urr. 18a, 14:23

Txosnetako zarata mugatzaileen inguruan sortutako polemika baretu egin da

Txosnetako zarata mugatzaileen inguruan sortutako polemika baretu egin da.

 

Jaietako bigarren asteburuari ekingo diote gaur durangarrek. Domeka iluntzean Patxikotxu eta Pantxikeri agur esan aurretik, baina, makina bat ekitalditan parte hartzeko aukera edukiko dute. Gainera, egun berezia izango da biharkoa: Disfraz Eguna. Eta aurten nobedade bategaz dator. Arratsaldeko 18:30ean desfilea egingo da kuadrillaka, Madalenatik Andra Mariara. Eguerdian ere egongo da umeen desfilea. Txosna Batzordeak, bere aldetik, jostailu jantzita ateratzeko deia egin du. Horrez gainera, Elkartasun Eguna ospatuko dute, bihar, Txosnagunean.

 

Zarata mugatzaileak

Jaiak arazorik barik igaro dira, momentuz. Joan zen astean txosnetako zarata mugatzaileen inguruan sortutako polemika baretu egin da. Gainera, mugatzaileek ondo funtzionatu dutela adierazi du Pilar Rios zinegotziak (PSE-EE). Aitziber Irigoras alkateari giroa “kakaztu” gura izatea egotzi dio. Bildu eta Aralarren ustez, “agerian geratu da berriro ere, EAJk ez dituela gogoko jai herrikoiak”. Esan dute txosnen proposamena aho batez onartu zela batzordean, eta gero EAJk aldatu gura izan zuela. “Polemika sortu du, ez zegoen lekuan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!