Osasungitzan euskarak duen egoera berbagai Plateruenean

Anboto 2013ko urr. 21a, 08:29

Osasungintzan euskarak bizi duen egoeraren inguruan berba egiteko Aitor Montes Aramaioko familia-medikua, eta Osakidetza Guztiona taldeko Lorea Ureta eta Igor Estarellas batuko dira, eguaztenean, urriaren 23an, 20:00etan, Plateruena Kafe Antzokian

Osasungintzan euskarak bizi duen egoeraren inguruan berba egiteko Aitor Montes Aramaioko familia-medikua, eta Osakidetza Guztiona taldeko Lorea Ureta eta Igor Estarellas batuko dira, eguaztenean, urriaren 23an, 20:00etan, Plateruena Kafe Antzokian.

 

Aurkezlea Aitor Sarrionandia izango da. EH Bilduk antolatutako hitzaldian, hizlariek osasun sistema publikoan euskararen errealitatea eta egoera zein den hartuko dute berbagai. Gainera, euskararen egoera hobetzeko hainbat proposamen azalduko dituztela adierazi dute antolatzaileek: “Bakoitzak euskara arloan osasun sistema publikoaz duen ikuspuntua plazaratuko du eztabaidari bide emateko eta bertaratzen diren herritarrekin partekatzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!