Kudeaketa hobetze aldera, metodologi berriak jorratu guran

Anboto 2013ko urr. 17a, 08:30

\"Lanpostuaren baldintza orokorrak hobetzeko eta, ondorioz, lehiakorragoak izateko\" hainbat tokitan ezarri duten 5S metodologia aurkezteko jardunaldia antolatu du Dendak Bai merkatari elkarteak. Gaur izango da 13:30ean, Pinondo Etxean. 60. hamarkada Japonen sortutako metodologia horren oinarriak azalduko zaizkie merkatariei

"Lanpostuaren baldintza orokorrak hobetzeko eta, ondorioz, lehiakorragoak izateko" hainbat tokitan ezarri duten 5S metodologia aurkezteko jardunaldia antolatu du Dendak Bai merkatari elkarteak. Gaur izango da 13:30ean, Pinondo Etxean. 60. hamarkada Japonen sortutako metodologia horren oinarriak azalduko zaizkie merkatariei.

 

Laneko giroa hobetzea, denbora eta energia aurreztea, eta produkzioaren kalitatea eta laneko segurtasuna hobetzea du helburu 5S metodologiak, Dendak Bai elkarteko arduradunen esanetan: "Asmo horrekin, eta, Euskalit eta Lanbiderekin praktika-hitzarmena baten barruan, komertzioetan eta ostalaritzan 5S metodologia jarri ahal izateko formularioak egokitzen jardun dute elkarteko teknikariek, joan zen uztailetik". Gaineratu dutenez, "asko dira euren lanpostuetako baldintza orokorrak hobetzeko , eta, ondorioz, lehiakorragoak izateko, metodologia hori erabiltzen dutenak".

 

Japonen 60. hamarkadan sortu zen 5S metodologia. Horrren garapen eta aplikazioan lan egin zuen enpresatako bat izan zen Toyota enpresa japoniarra. Honako hau esangura du 5S-k: "Beharrezkoak ez direnak baztertu, beharrezkoak direnak kokatu, zikinkeria ezabatu, anomaliak markatu eta hobetzeari ekin etengabe".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!