Mendekotasuna duten senide jagoleei begirako ikastaroak

Anboto 2013ko urr. 8a, 10:08

Mendekotasuna duten pertsonen senide jagoleentzako laguntza eta prestakuntz ikastaroak antolatu dituzte aurten be, Zaindu programaren baitan

Mendekotasuna duten pertsonen senide jagoleentzako laguntza eta prestakuntz ikastaroak antolatu dituzte aurten be, Zaindu programaren baitan.

 

Batetik, nork bere burua zaintzeko tailerrak prestatu dituzte. Mendekotasuna duten pertsonaren luzaroko zaintza-lanen ondorioak arindu eta osasunean ohitura egokiak sustatzeko lau ikastaro antolatu dituzte: Erlaxazio tailerra, Laguntza zerbitzua bikote zaintzaileentzat eta mendekotasuna duen senidearentzat, Zaintzak sortutako antsietatea kontrolatzeko baliabideak, eta, Zaintzaileentzat ibilbide osasuntsuak. Bestetik, mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko senideak trebatu eta norberaren baliabideak garatu, zaintza-lanari modu egokienean aurre egiteko beste lau ikastaro prestatu dituzte: Lehen sorospenak, Burua aktibatu: estimulazioa etxean lantzen, Zure senidea eraginkortasunez mugitu: etxean ikasten, eta, Depresioa eta gaixotasun neurologikoak.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!