Salesen komentua okupatu dute

Anboto 2013ko urr. 7a, 09:43

Ez dela Gaztetxea izango azaldu dute eraikinera sartu direnek. Bizitzeko eta proiektuak garatzeko okupatu dutela diote, inguruko portaletan zabaldutako oharrean

Ez dela Gaztetxea izango azaldu dute eraikinera sartu direnek. Bizitzeko eta proiektuak garatzeko okupatu dutela diote, inguruko portaletan zabaldutako oharrean.

 

Etxea eraikuntza enpresa baten jabegokoa da, eta enpresa horregaz hartuemanetan ipini direla esan dute. Auzokoak informatu gura izan dituzte, "ahalik eta gardentsaun handienarekin jokatuz". Ez ei da Gaztetxe bat izango, ezta leku itxia ere. "Batzuentzako etxebizitza, beste batzuentzako, burutu ditzaketen proiektuen irtenbide. Hilda dagoen eraikinari bizia eman, eta abandonatutako lur sailei erabilera emateko eskubidea praktikan jarri".

 

Adierazi dute bizipen eta egoera anitzetatik datozen herritarrak direla: "Gizarte antolaketa ahul honek bultzatuta guztiok egin dugu estropozu harri berean, baina orain putzu berdinean gaude eta denon indarrak batu ditugu putzu honetatik irteteko". Gaineratu dute ez direla politikoak, "herriari doako promesak egiten dizkioten horietakoak". Kolektibotasunean eta bizikidetzan sinisten dute, eta parte hartu gura duenarentzat ateak zabalik dituztela esan dute. "Gure barruek badute eraikin honen sabeleko hormak borborka jartzeko bizitasun beste".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!