Aukera azoka egingo dute gaur, bost saltokigaz

Anboto 2013ko urr. 5a, 11:35

Dendak Bai elkarteak sustatuta, Aukera azoka egingo du gaur, Andra Mariko elizpean. Bost saltokik parte hartuko dute: Chiloé, Etxedreams, Garoa, Sylke eta El Oso Mimoso

Dendak Bai elkarteak sustatuta, Aukera azoka egingo dute gaur, Andra Mariko elizpean. Bost saltokik parte hartuko dute: Chiloé, Etxedreams, Garoa, Sylke eta El Oso Mimoso.

 

Beraz, ume zein nagusientzako arropak eta atsedenerako sistemak eskainiko dituzte. Goizeko 10:00etan hasiko da azoka, eta 20:00ak arte etenik barik egongo da zabalduta. Beherapenekin salduko dituzte gaiak, eta horregatik asko saltzea espero dute.

 

Gainera, umeen parkea ipiniko dute inguruan, azokako giroa animatzeko helburuz. Parkean sartzeko, Dendak Bai elkarteko saltoki bateko erosketa tiketa eta Durango Txartela erakutsi beharko dira. Dendak Bai elkarteak azaldu du, erosleen artean zozketak egingo dituztela, opari-txartelak banatuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!