Frackingaren inguruan sentsibilizatu guran

Anboto 2013ko urr. 2a, 13:23
Enpresek zundaketa baimenak eskatu dituzte

Enpresek zundaketa baimenak eskatu dituzte.

 

Frackingaren kontrako taldea sortu da Durangon. Lur azpitik, konbentzionala ez den gasa ateratzeko teknika da frackinga, haustura hidraulikoz egiten dena. Eusko Jaurlaritzak metodo hori erabiltzea baimendu du, eta Durangaldean ere enpresek zundaketak egiteko baimenak eskatu dituzte. Teknika berri horrek sortu ahal dituen ingurumen arazoek bultzatuta, hogei bat lagun batzen hasi dira. Joan zen astean egin zuten lehenengo ekimena, informazioa banatuta, herritarrak sentsibilizatu guran.

\"\"

Gasa ateratzeko, beherantz 5.000 metroko zuloa egiten da lurrean, eta ura eta gai kimikoak presio handiz botata, eztandak sortzen dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!