Sutea izan da Juan Itziarko etxebizitza baten

Anboto 2013ko urr. 2a, 09:44
Atzo goizean izan zen ezbeharra Juan Itziarko auzunean. Udal arduradunek azaldu dutenez, eguerdiko 12,34etan etxe bateko sukaldeak sua hartu zuen kanpai-erauzgailuaren ondorioz

Atzo goizean izan zen ezbeharra Juan Itziarko auzunean. Udal arduradunek azaldu dutenez, eguerdiko 12,34etan etxe bateko sukaldeak sua hartu zuen kanpai-erauzgailuaren ondorioz.

 

Ertzaitzak abisua eman zien bai suhiltzaileei baita Udaltzaingoari be. Azken horiek izan zire lehenengoak lekura hurbiltzen eta etxetik keak irtetzen zuela ohartuta,  bizilekuraino igo ziren. Barnean zegoen emakumea atera zuten.

 

Bai Durangoko Udaltzaingoak baita zerbitzu sozialek be emakumearen ardura hartu zuten eta bere familiari abisatu zien. Bitartean udaltzain bi Galdakaoko hospitalera eraman zituzten kea inhalatzeagatik artatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!