Ehunka lagun batu dira Durangon zapatuko sexu erasoa salatzeko

Anboto 2013ko ira. 30a, 21:52
Udaletxe aurreko plaza jendez bete da gaur, 20:15ean, zapatuan gertatutako sexu erasoa salatzeko. Alderdi guztietako udal ordezkariek, Bilgune Feminista eta Txoko Feministako kideek eta ehunka herritarrek parte hartu dute elkarretaratzean.

Bilgune Feminista eta Txoko Feministako kideek ohar batean adierazi dutenez, "ez dezagun ahaztu kasu hau ez dela\"\" bakarra. Zoritxarrez bortxatzaile eta erasotzaile gehiago ditugu Durangon, kaletik bizitza arrunta egiten dute gainera". Bi taldeen berbatan, arazoa "estrukturala" da. Ezinbestekoa dela posizionatzea diote: "Erasotzaileak babesten dituzu ala emakumeon eskubideak defendatzen dituzu". "Gaineratu dutenez, Durangoko jaiak ate joka ditugu, eta badakigu zenbaitetan jai giroa aitzakia perfektua izaten dela erasoak ezkutatzeko. Ez dugu onartuko!"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!