Elkarretaratzea sexu erasoa salatzeko udaletxe aurrean, gaur

Anboto 2013ko ira. 30a, 11:00
Durangoko Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko, 20:15ean udaletxe aurrean, zapatu goizean gertatutako sexu erasoa salatzeko. Atzo eguerdian, hainbat lagun bildu ziren Ezkurdin sare sozialen bidez egindako deialdi baten bidez. \"Nazkatuta gauz! Emakumeen kontrako indarkeriarik ez!\" lemapean alde zaharreko kaleak zeharkatu zituzten.

Durangoko Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko, 20:15ean udaletxe aurrean, zapatu goizean  gertatutako sexu erasoa salatzeko. Atzo eguerdian, hainbat lagun bildu ziren Ezkurdin sare sozialen bidez egindako deialdi baten bidez. "Nazkatuta gauz! Emakumeen kontrako indarkeriarik ez!" lemapean alde zaharreko kaleak zeharkatu zituzten.

 

Durangoko Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko, 20:15ean udaletxe aurrean, zapatu goizean  gertatutako sexu erasoa salatzeko. Gertaeraren aurrean, Durangoko Udaleko bozeramale batzordea batzarrean batu zen zapatu eguerdian. Astelehenerako elkarretaratzea deitu dute, 20:15ean, udaletxearen aurrean.

 

Prentsa oharrean udalak, "emakumeen kontrako indarkeria honen eta beste edozeinen aurrean bere gaitzespena eta arbuioa adierazten du". Gainera, erasotutako emakumeari, bere bikotekideari eta familiari bere elkartasuna adierazi dio eta euren esku jarri ditu udalak dituen baliabide oro.  Udala akusazio partikularra izatea proposatu du PSE-EEk.

 

Udaltzaingoak 27 urteko gizonezkoa atxilotu zuen zapatuan, goizeko 07:30ean, Komentrukalean, liburutegiaren ondoan, emakume bat erasotzea egotzita. Udaltzaingoak kameren bidez, sexu erasoa ikusi zuen eta berehala bertaratu ziren. Durangoko Udalak gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea deitu du astelehenerako, 20:00etan udaletxearen aurrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!