27 urteko gizonezko bat atxilotu dute sexu erasoa egitea egotzita

Anboto 2013ko ira. 28a, 14:51
Goizeko 07:30ean udaltzaingoak 27 urteko gizonezkoa atxilotu du Komentrukalean, liburutegiaren ondoan, emakume bat erasotzea egotzita. Udaltzaingoak kameren bidez, sexu erasoa ikusi du eta berehala bertaratu dira. Durangoko Udalak gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea deitu du astelehenerako, 20:00etan udaletxearen aurrean.

Gertaeraren aurrean, Durangoko Udaleko bozeramale batzordea batzarrean batu da gaur eguerdian. Astelehenerako elkarretaratzea deitu dute, 20:00etan, udaletxearen aurrean. Berdintasun kontseiluan onartu zutenez, mobilizazioaren berri emateko bandoak jarriko dituzte Durangon. Udala akusazio partikularra izatea proposatu du PSE-EEk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!