Langabetuek egingo dute lan igerilekuetako tabernetan

Anboto 2013ko ira. 28a, 13:50
Landako eta Tabirako igerilekuetan, langabetuek egingo dute lan kafetegietan. Udalak Dendak Bai elkarteagaz hitzarmena sinatu du, eta ondorioz elkartearen esku egongo da kudeaketa

Landako eta Tabirako igerilekuetan, langabetuek egingo dute lan kafetegietan. Udalak Dendak Bai elkarteagaz hitzarmena sinatu du, eta ondorioz elkartearen esku egongo da kudeaketa.

 

Beharrera sartzeko arazoak dauzkatenei laguntzea. Hori da udalak ekimen honegaz ipini duen helburua, prentsa ohar bidez azaldu duenez. Durango Kirolak erakunde autonomoak, udalaren menpekoak, doan utzi dio Dendak Bai-ri tabernen kudeaketa. Trukean, merkatarien elkarteak Lanbiden izena emanda dauden durangarrak kontratatzeko konpromisoa hartu du. Egun gutxi barru zabalduko dute Landakoko kafetegia.

 

Bestalde, PSE-EEk oharra bidali du hitzarmena berak sustatu duela azaltzeko. "Durangoko sozialistok lana sortzeko beharrean jarraitzen dugu", esan dute. Euren ustez, langabeziaren kontra egiteko bidea hitzarmenak lortzea da, merkatari, enpresa eta administrazioekin.

 

PSE-EEren arabera, Behargintzak formazioa eskainiko die horren beharrean dauden igerilekuetako tabernari berriei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!