Komertzio berrien tasa %75 bajatzea eskatu du PPk

Anboto 2013ko ira. 27a, 08:50
PPk adierazi du EAJk tasa eta zergen igoera ezarri gura duela, eta hamabost zuzenketa aurkeztu ditu

PPk adierazi du EAJk tasa eta zergen igoera ezarri gura duela, eta hamabost zuzenketa aurkeztu ditu.

 

Durangoko Udala hasi da 2014rako ordenantza fiskalak lantzen. PPk prentsa ohar bidez adierazi du EAJk tasa eta zergen igoera ezarri gura duela, eta horregatik hamabost zuzenketa aurkeztu dituela. Horien artean, komertzio edo negozio berriak zabaltzeko tasa %75 bajatzea proposatu du. “Udalak aktibitate ekonomikoa sustatuko duten zergak onartzea gura dugu”, esan du Juan Jose Gastañazatorre zinegotziak. Gainera, langabetuak eta baliabide gutxiko biztanleak laguntzea ere izan beharko litzateke zergen helburua, PPko kidearen ustez.

 

Prozesua hasita

Ordenantzak zehazteko prozesua hasi da udalean, baina oraindik ez da udalbatzarrera ailegatu. PPk dioenez, %2,2 igo gura ditu tasak gobernu taldeak. “Ez dakigu PSE-EEgaz egindako fiskalitate akordioak norabidea markatzen duen, baina EAJk zergak igoko ditu berriro, eta txartoen pasatzen dabiltzanei egoera gaitzagoa ipiniko die”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!