AEK-k 4. mailako euskara eskakizuna ateratzeko ikastaroa hasiko du

Anboto 2013ko ira. 29a, 08:41
Durangoko AEK euskaltegiak eta Ermuko Kaltxango AEK-k eskainiko dute ikastaroa, eta 4. mailako hizkuntza eskakizuna behar dutenei zuzenduta dago

Durangoko AEK euskaltegiak eta Ermuko Kaltxango AEK-k eskainiko dute ikastaroa, eta 4. mailako hizkuntza eskakizuna behar dutenei zuzenduta dago.

 

180 ordu eta 10 tutoretza saio ditu. Urritik ekainera da, astean egun bitan. Matrikula 572 euro da, eta diru-laguntzak jasotzeko aukera dago. Izen-ematea urriaren 4ra artekoa da: abarrak@aek.org (Durangon ) eta kaltxango@aek.org Ermuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!