Etorkinentzako euskara ikastaroak abiatuko dituzte aurten be

Anboto 2013ko ira. 24a, 11:45
Etorkinentzako euskara ikastaroak hasiko dituzte aurten ere, Durangon. Urriaren 8an hasiko dira eta abenduaren 17ra bitartean iraungo dute. Izena emateko azken eguna urriaren 3a izango da

Etorkinentzako euskara ikastaroak hasiko dituzte aurten ere, Durangon. Urriaren 8an hasiko dira eta abenduaren 17ra bitartean iraungo dute. Izena emateko azken eguna urriaren 3a izango da.

 

Euskara Sailaren bidez eta Inmigrazio Sailaren laguntzarekin antolatu du Durangoko Udalak ikastaroa. 2005ean abiatu zuen lehenengoz AISA egitasmoa udalak. Etorkinentzako euskara ikastaro hauek 16 urte edo gehiago dituzten atzerritarrei zuzendutakoak dira.

 

Udalaren eginbeharra integrazio prozesua erraztea da, "ahalik eta azkarren benetako durangar senti daitezen". Gizarteratze egokirako bide garrantzitsu bat hizkuntzari dagokio, eta horretara bideratuta daude ikastaro hauek. Jaurlaritzaren Inmigraziorako Euskal Planari jarraiki eginda dago ikastaro hau, Kultura Sailak HABEren bitartez sustatuta, eta, Etxebizitza eta Gizarte gaietarako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzagaz lankidetzan.

 

Ikastaroak 60 orduko iraupena dauka, 30egunetan banatuta; eta, egun bakoitzean eskola-ordu bi emango dira: astelehen, martitzen eta eguaztenetan, 19:00etatik 21:00etara. Izena emateko Durangoko Udaleko Euskara Sailak Pinondo Etxean duen bulegora jo daiteke. Ikasle kopurua mugatua izango da: gutxienez 10 eta gehienez 16.

 

Argibide gehiago: 94 603 00 16 eta 94 603 00 30 telefonoetara deituta edo www.durango-udala.net  webgunean. Honako helbide elektronikora ere bidali daiteke mezua: euskera@durango-udala.net

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!