Goienkaleko jaiak musikaz beteta datoz

Anboto 2013ko ira. 20a, 08:40
Gaur hasiko dira Goienkaleko jaiak. Mesedeetako Ama Birjina da berez patroia, irailaren 24an, eta data horren bueltan eratu ohi dira jaiak. Dendak Bai elkarteko hainbat tabernek bultzatzen dituzte egitarauko ekitaldiak. Aurtengo edizioan musikaz beteko da Goienkale

Gaur hasiko dira Goienkaleko jaiak. Mesedeetako Ama Birjina da berez patroia, irailaren 24an, eta data horren bueltan eratu ohi dira jaiak. Dendak Bai elkarteko hainbat tabernek bultzatzen dituzte egitarauko ekitaldiak. Aurtengo edizioan musikaz beteko da Goienkale.

 

Gaur, 19:00etan ekingo diete ospakizunari, trikipoteoagaz. Ostean, aurreskua dantzatuko dute. Bihar, 12:30ean, musika bandaren kontzertua egongo da, eta arratsaldean, igel zein mus txapelketak. Goiz eta arra\"\"tsaldez umeen jolasak eskainiko dituzte, gainera. 19:00etan txarangagaz poteatzeko gonbita egin dute, eta gauez erromerian batuko dira Zesuma taldeagaz.

 

Domekan umeentzako tailerrekin hasiko dute eguna, 12:00etan. Gero, txarangak alaituko du eguerdiko giroa. Amaiera, patroiagaz Martitzenean amaituko dira Goienkaleko jaiak, patroiaren egunean. Jubilatuen bazkaria egingo dute 14:00etan Anboto tabernan, eta arratsaldeko 19:00etan meza ospatuko da Santa Anan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!