'San Faustuek olgetan!' kartelagaz, umeen ikuspegia protagonista

Anboto 2013ko ira. 6a, 13:47

Eduardo eta Eloi Landia anaiek irabazi dute aurtengo jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Playmobil jolaseko piezak oinarri hartuta diseinatu dute irudia; 1.000 euroko saria eskuratu dute

Eduardo eta Eloi Landia anaiek irabazi dute aurtengo jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Playmobil jolaseko piezak oinarri hartuta diseinatu dute irudia; 1.000 euroko saria eskuratu dute.

 

Eduardo arkitektoa da eta Eloi arlo bereko ikasketak egiten dabil. 27 eta 24 urteko gazte durangarrak dira. Beste herri batzuetako lehiaketetan aurkeztu izan dira, baina zorterik eduki barik. San Fausto jaietakoan lehenengoz parte hartu dute, eta irabazle suertatu dira. \'San Faustuek olgetan!\' da euren kartela. Umeei eman diete protagonismoa; "ume batek jaiekiko edukiko lukeen ikuspegia" azaldu gura izan dute. Horren baitan, jaiak irudikatzen duen guztia batzea izan da euren ideia nagusia. Playmobileko piezekin, hor ikusten dira Disfraz Eguna, zezenak, Patxikotxu... Etxean eszenatoki bat muntatu zutela azaldu dute Landia anaiek. Lehengusuei-eta piezak eskatu zizkieten horretarako: "Eurei ere eskerrak", esan dute. Muntaketa horri argazkiak atera zizkioten, eta gero ordenagailuz landu zuten azken emaitza.

 

Aurten hamaika kartel egon dira lehiaketan. Bost finalista aukeratu zituen epaimahaiak, eta horien artean izan da irabazle Landiatarren irudia. Epaimahaiak eta herritarrek -internetez- eman dituzte botoak; horien %33 jaso dituzte irabazleek. Emaitzaren %60ko balioa eduki du udaleko epaimahaiaren iritziak, eta %40 herritarrenak. Udaleko zinegotziek eta jai batzordeko kideek babestuta aurkeztu dute prentsaren aurrean kartela.

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!