'Playground26': skate zaleek estalpeko topagune berria dute Durangaldean

Anboto 2013ko ira. 7a, 08:30
Maiatzean inauguratu zuten 500 metro karratudun eremua Alienalde industriaguneko pabilioi bi batuta

Maiatzean inauguratu zuten 500 metro karratudun eremua Alienalde industriaguneko pabilioi bi batuta.

 

Playground26 estalpeko skate gunea maiatzean ireki zuten durangar biren (Virginia Guillen eta Alex Guillen) eta zaragozar baten (Carlota Diez) ekimenez. Alienaldi industriaguneko pabilioi bi batu, eta 500 metro karratutan skate munduko askotariko modalitateak praktikatzeko aukera eskaintzen dute. Baina ireki zutenetik Donostia, Gasteiz eta Iruñeako skatelariak etorri badira, ez da askotariko arrapalengatik bakarrik, kultura eta mugimendu oso bati batzeko, elkarrekin egoteko eta ideiak partekatzeko aukera eskaini dietelako ere bada. Skate zaleen topagune bihurtu da.

 

\"\"Adin guztietako skate zaleei zuzenduta, azpiegiturak gune bitan banatuta daude. Batean arrapalak dituzte: mini ramp-a, olatu estilokoa, spine deritzena, eta foam pit arrapala. Azken hori da gune horretako arrapala nagusia. Akrobazia egin ostean, edozein posturatan erori daiteke belakiz betetako igerilekura, batere minik hartu barik. Euskal Herrian horrelako gutxi daude: “Gure erreklamu nagusienetakoa da”, azaldu du Carlota Diezek. Gune horietan skate estilo libreko edozein modalitate praktikatu daiteke: skate-a, skate rooler-a, BMX bizikletak, mountain board-a eta eskulekudun scooter-ak. Azken modalitate horrek jarraitzaile asko batu ditu azken urteetan. “Iraultza bat izan da”, dio Alex Guillenek: “Ez genuen ezagutzen, eta orain bete-betean sartu gara. Hemen batzen diren gazteen %80k modalitate hori praktikatzen du”.

 

Bigarren gunea aisialdirako bideratu dute. Sofak, ohe elastiko bat, futbolin bat, aldizkariak, eta bestelakoak dituzte 250 metro karratutan banatuta. “Patinatzea ez da derrigorra. Gura duena etorri daiteke lagunekin egotera, edo arratsalde pasa aisialdi gunera”. Aisialdi gunerako sarrera doakoa da.

 

Urritik aurrera, nobedade moduan, klase bereziak eskaintzeko asmoa dute. Horrez gainera, gune biak alokatu egiten dituzte, esaterako, urtebetetzea bertan ospatu gura duenarentzat.

 

Skate gunerako eguneko sarrera 3 euro da; hilekoa, 20 euro. Urritik aurrerako ikastaro bereziak 35 euro izango dira. Izen-ematea playground26@hotmail.es posta elektronikoan egin daiteke. Gaur egun, eskulekudun scooter talde bat sortu guran dabiltza. Xehetasunak euren web orrialdean dau

 

Foam Pit arrapalan saltoa:

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aisialdi guneko ohe elastikoa:

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aisialdi gunea:

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaztetxoak aisialdi gunean:

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!