Martitegiri zazpi urteko zigorra jarri dio Parisko Auzitegiak

Anboto 2013ko ira. 3a, 13:20

Parisko Auzitegiak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio Jurdan Martitegiri, ETAren aparatu militarrean ardurak egotzita. 2009ko apirilean atxilotu zuten Martitegi, Gorka Azpitarte eta Alexander Uriarte ustezko bi etakideekin; azken bi hauei bost eta lau urteko zigorra ezarri die, hurrenez hurren. Zigorra amaitutakoan Frantzian bizitzeko debekua ere jarri diete hirurei

Parisko Auzitegiak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio Jurdan Martitegiri, ETAren aparatu militarrean ardurak egotzita. 2009ko apirilean atxilotu zuten Martitegi, Gorka Azpitarte eta Alexander Uriarte ustezko bi etakideekin; azken bi hauei bost eta lau urteko zigorra ezarri die, hurrenez hurren. Zigorra amaitutakoan Frantzian bizitzeko debekua ere jarri diete hirurei.

 

Azpitarte eta Martitegi espetxean egon dira; Martitegiri azken honi zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten martxoan. Uriarte aske zegoen, zaintzapean, ia lau urte behin-behineko espetxealdian egon ondoren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!