Asier Aginako presoaren senide bi zauritu dira, istripua izanda

Anboto 2013ko ira. 3a, 10:28

Asier Aginako preso durangarraren ama eta lehengusina zauritu dira, bisitan zihoazela istripua izanda. Aranjuezeko espetxean dago Aginako

Asier Aginako preso durangarraren ama eta lehengusina zauritu dira, bisitan zihoazela istripua izanda. Aranjuezeko espetxean dago Aginako.

 

Aranjuezeko kartzelan (Espainia) dago preso durangarra eta aurrez-aurreko bisitara bidean zihoazela izan zuten, atzo, auto istripua. Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu zen, Guadalix de la Sierra udalerriaren parean. Errepidearen estugune baten lur orotako ibilgailu batek atzetik jo eta bidetik atera ziren. Erietxera eroan dituzte biak; lesio zerbikalak eta lunbarrak dituzte. Horrezaz gain, bisitarik gabe geratu dira eta euren autoak kalte handiak izan ditu, Etxerat elkarteak azaldu duenez.

 

Etxerat-ek"sakabanaketan oinarritutako espetxe politika" bukatzea eta presoei nahiz euron senideei dagozkien eskubideak errespeta daitezen eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!