Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak bikotekidea erasotzea egotzita

Anboto 2013ko abu. 30a, 12:56
Atzo gaueko 22:00 aldera atxilotu zuten 39 urteko gizonezkoa. Emakumea haurdun dago eta osasun etxera eraman zuten.

Atzo gaueko 22:00ak aldera atxilotu zuten 39 urteko gizonezkoa. Emakumea haurdun dago eta osasun etxera eraman zuten.

 

Atzo 22:00ak baino minutu batzuk lehenago Ertzaintzak Durangon genero biolentzia kasu baten inguruko abisua jaso zuela jakitera eman du. Etxebizitzara gerturatu zirenean, emakumeak poliziei esan zien bikotekideak jo eta lurrera bota zuela. Gainera, haurdun zegoela jakinarazi zien. Gizonezkoa atxilotu egin zuten eta emakumea osasun etxera eramman zuten. Gizonezkoak 39 urte ditu eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrean deklaratzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!