Larrinagatxuko bidea prest, sei hilen ostean

Anboto 2013ko abu. 30a, 12:07
Larrinagatxuko errepidea zabalik dago abuztuko lehenengo astetik. Otsailaren 15ean lurjausi handi bat gertatu zen.

Larrinagatxuko errepidea zabalik dago abuztuko lehenengo astetik. Otsailaren 15ean lurjausi handi bat gertatu zen.

 

Geroztik, konpontzeko proiektua egin dute, eta hilabete honetan amaitu dituzte obrak. Horrela baieztatu dute udaleko informazio zerbitzuek. 315.300 euroko kostua eduki du errepidea konpontzeko egitasmoak, eta kopuru horren %54 Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza bategaz ordaindu dute. Beraz, udalak 145.000 euro ordaindu behar izan ditu.


80 eta 90eko hamarkadetan Fumbarri enpresak inguru horretan zepaz eta hondarrez egindako lur-
betetzetik etorri ei zen luizia. Udal ordezkariek adierazi zutenez, 10.000 m3 lur baino gehiago jausi zen. Gainera, arbola batzuk ere etorri ziren goitik behera, eta Bitañorako bidea ixtea ekarri zuen horrek guztiak. Luiziak erreka estali zuen eta, ondorioz, urak gainezka egin eta bidea apurtu zuen.


Konponketa luzerako zen


Lurjausia gertatu eta hurrengo egunean Aitziber Irigoras alkateak eta Mari Jose Balier alkateordeak bisita egin zuten ezbeharraren lekura. Teknikariek eta geoteknia eta lurraren kutsadura arloko adituek egindako azterketak erakutsi zuenez, iazko euriteen ondoriozlur-betetzeak ur asko xurgatu zuelako eta lur horien azpiko drainatzea eskasa zelako jazo zen mugimendua.


Azterketa eginda, bidea konpontzeak luze joko zuela aurreikusi zuten. Pilatutako lur guztia kendu eta erreka bere lekura eroatea izan da obraren funtzio nagusia. Horren guztiaren ostean zabaldu dute errepidea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!