Urki-Hegoalde saihesbideko bigarren fasea adjudikatuta

Anboto 2013ko abu. 30a, 12:03
Udalak adjudikatu ditu Urki-Hegoalde saihesbidea egiteko bigarren fasearen obrak. Milioi bat euroko kostua edukiko du, eta Lasuen enpresak garatuko ditu lanak.

Udalak adjudikatu ditu Urki-Hegoalde saihesbidea egiteko bigarren fasearen obrak. Milioi bat euroko kostua edukiko du, eta Lasuen enpresak garatuko ditu lanak.

 

Urtebeteko epea edukiko du enpresak eskatutakoa amaitzeko. Durangoko barne trafikoa arintzea da proiektu osoaren helburua. Durangoko kanpo eraztuna lez ezagutzen dena ixtea ekarriko du horrek. Hala, Gasteizko bidetik datozenek, Elorriorako bidea kanpotik hartu ahal izango dute. Besteak beste, Larrasoloeta eta Juan Itziar auzuneetakoek igarriko dute aldaketa.


2011n hasi ziren Urki-Hegoalde saihesbideko lanak, lehenengo faseagaz. Orduan ere milioi bat euroko gastua izan zen. Oraindino beste fase bi geratuko dira egiteko, proiektua lautan banatuta dago-eta.


Espaloia lazten


Bestalde, udala Antso Estegiz kaleko espaloian obra egiten hasi da. Baldosak lazten dabiltza Erretentxu eta Larrasoloeta artean, lurra labainkorra zela-eta. Bustitzean arazoak sortu izan direla esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!