Akordioa lotzea "ezinezkoa" ikusita, aurrekontu proposamena erretiratu du EAJk

Anboto 2013ko uzt. 24a, 16:00
EAJren Gobernu Taldeak erretiratu egin du 2013rako landutako aurrekontu-egitasmoa, oposizioko talde guztiekin berba egin arren \"ezinezkoa\" egin zaiolako oposizioarekin akordioa lotzea. Beraz, aurrekontu-luzapenarekin jarraituko du Durangoko Udalak. Horrela jakin eragin dute ohar baten bitartez

EAJren Gobernu Taldeak erretiratu egin du bere aurrekontu-egitasmoa, oposizioko talde guztiekin berba egin arren "ezinezkoa" egin zaiolako oposizioarekin akordioa lotzea. Beraz, aurrekontu-luzapenarekin jarraituko du Durangoko Udalak. Horrela jakin eragin dute ohar baten bitartez.

 

Aitziber Irigoras alkateak adierazi duenez, "gastatzeko ahalmena egokitu egingo dugu 2013ko benetako sarrerekin; ez dugu daukagun baino diru gehiago gastatuko”.

 

Gobernu taldearen ustez, krisiari aurre egiteko tresnarik onena 2013. urterako aurrekontua izatea izango litzateke. Baina, “ahaleginak ahalegin, oposizioak ez du honetarako aukerarik eman”. Urte hasieran hasi zen udalbatza osatzen duten alderdiekin hitz egiten EAJ, baina "arazo partidistak medio, ez du modurik izan akordiorik lortzeko" eta, azkenean, erretiratu egin behar izan ditu 2013ko aurrekontuak. "Oporren bueltan hasiko gara berriro ere datorren urteko aurrekontuak lantzen"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!