Larrialdi zerbitzuen murrizketei buruzko azalpenak eskatu ditu PSE-EEk

Anboto 2013ko uzt. 24a, 12:57
PSE-EEk azalpenak eskatuko dizkio Eusko Jaurlaritzari Durangoko Larrialdi Zerbitzuen murrizketen inguruan. Durangoko Larrialdi Zerbitzuek \"zerbitzu duina\" eskaini daien mozioak onartu dituzte Durangaldeko hainbat udalek, alderdi sozialistaren ekimenez, Osakidetzak, baina, \"entzungor\" egin diela salatu dute sozialistek

PSE-EEk azalpenak eskatuko dizkio Eusko Jaurlaritzari Durangoko Larrialdi Zerbitzuen murrizketen inguruan. Durangoko Larrialdi Zerbitzuek "zerbitzu duina" eskaini daien mozioak onartu dituzte Durangaldeko hainbat udalek, alderdi sozialistaren ekimenez, Osakidetzak, baina, "entzungor" egin diela salatu dute sozialistek.

 

PSE-EEren ekimenez onartutako mozioetan Durangaldeko beste anbulantzia medikalizatu bat eta erizain bat gehiago eskatu izan dute. Osasun-langileen aldarrikapenak dira horiek. Hala ere, PSE-EEk dio "alkate jeltzaleek  euren udalbatzarretan onartutako mozio horien aurrean entzungor egin dute, eta ez dituzte eskari horiek Eusko JAurlaritzako gaur egungo arduradunei helarazi". Iñigo Urkullu Lehandakariak zuzendutako Jaurlaritzak "Durangaldean larrialdi zerbitzu on bat eskaintzeko eskaria aintzat hartu beharrean, murrizketak ezarri ditu jardute-protokoloetan, kasu larrietara medikua erizain barik joatera behartuz".

 

Osakidetzako arduradunek azalpenak eman ditzaten  bi eskari aurkeztu ditu PSE-EEk Jaurlaritzan, Larrialdi Zerbitzuetan ezarritako murrizketen aurrean azalpenak eman ditzaten. Dauden giza baliabide eta materialak zeintzuk diren galdetuko dute idatziz erantzun dezaten. Bestalde, Durangaldean Osakidetzako gerentearen konparezentzia eskatu dute Osasun eta Kontsumo Batzordean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!