Futbol 7ko belar artifiziala aldatuko dute, 31.000 eurogaz

Anboto 2013ko uzt. 15a, 13:40
Udalak esan du belar zaharra egoera txarrean zegoela, eta kirolarien segurtasunagaz lotu du aldaketa, lesioak saihesteko

Udalak esan du belar zaharra egoera txarrean zegoela, eta kirolarien segurtasunagaz lotu du aldaketa, lesioak saihesteko.

 

"Belar artifiziala, erabiliaren erabiliaz, txarto zegoen". Berba horiek erabili ditu udalak prentsa oharrean, Arripausuetako belar artifiziala aldatzeko obra azaltzeko. Gainera, beste hainbat gabezi zeuzkala ere nabarmendu du: zuntzaren gogortasuna eta kautxuaren gehiegizko trinkotzea, esaterako. Bertan futbola praktikatzen dutenen segurtasuna hartu dute aintzat gabezia horiek konpontzeko: "Hauek guztiak lesio-eragile izan daitezke, belarrak behar besteko malgutasunik ez duelako". Zelai horretan hainbat ikastetxetako ikasleek jolasten dutela gogoratu du udalak.

 

Udan egingo dituzte lanak. Kautxua eta harea kendu eta zorua zelan dagoen aztertuko dute. Ostean, belar artifizial berria ipiniko dute. Kalitatezko belarra dela azaldu dute: "Punta-puntako teknologia erabiliko da zelai berria jartzeko". 31.000 euro inbertitu dituzte obran; Mondo Iberica enpresari eman diote lana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!