Durangon egokitu da Euskal Tonbolako autoetako bat

Anboto 2013ko uzt. 12a, 12:34

Iker Barrutietak eskuratu du Euskal Tonbolako Dacia-Sandero autoetako bat, Durangoko Ambigu tabernan boletoa euro bakar baten truke erosiz. Euskal Tonbolak Ordizian banatu du aurtengo ekitaldiko sari nagusietako bat dena

Iker Barrutietak eskuratu du Euskal Tonbolako Dacia-Sandero autoetako bat,  Durangoko Ambigu tabernan boletoa euro bakar baten truke erosiz. Euskal Tonbolak Ordizian banatu du aurtengo ekitaldiko sari nagusietako bat dena.

 

Euskal Tonbolak banatzen dituen sari berezietako bat da Dacia-Sandero autoa. Euskal Herriko taberna eta beste saltoki batzuetan oraindik ere erosi litezke boletoak eta baita sari ederrak eskuratu ere, hala nola: kruzeroak, Kariberako bidaiak, 50 hazbeteko telebistak, Scooter motorrak, mendi-bizikletak...

 

 

Euskal Tonbola Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abiarazitako ekimena da. Erakunde honek euskararen erabilera gizarteko sektore guztietara zabaltzeko egiten du lan, eta bide horretan aurrerapauso sendoak ematen jarraitzeko finantza-iturrietako bat du Euskal Tonbola. Euskara bultzatzea eta jolasa elkar hartuta, ekimen arrakastatsua eta ezaguna da dagoeneko Euskal Tonbola.

 

Txartel bakoitza euro baten truke erosteko aukera dago baina aurten, iazko bideari jarraiki, saltoki bakoitzeko azken 200 boletoak 2x1 izango dira. Horrela, azken 200 txartelekin euro baten truke 2 txartel har daitezke, sari ederrak irabazteko aukera ere bikoiztuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!