Ikasturte berrirako matrikula irailaren 2tik 20ra bitartean egin daiteke

Anboto 2013ko uzt. 15a, 09:04
Udal Euskaltegiak 2013-2014 ikasturterako matrikulaldi epearen berri eman du. Irailaren 2tik 20ra bitartean egin daiteke matrikula. Udal arduradunek gogoratu dute dirulaguntza bereziak daudela langabetuentzat, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat eta familia ugarientzat

Udal Euskaltegiak 2013-2014 ikasturterako matrikulaldi epearen berri eman du. Irailaren 2tik 20ra bitartean egin daiteke matrikula. Udal arduradunek gogoratu dute dirulaguntza bereziak daudela langabetuentzat, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat eta familia ugarientzat.

 

Informazio gehiagorako udal euskaltegira jo daiteke honako ordutegian: astelehenetik egunera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:30etara. Barikuetan, berriz,  10:00etatik 13:00era. Bestela, 94 603 00 40 telefono zenbakira ere deitu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!