Herrira mugimenduak deituta, Herritarron Epaia ekimena helduko da gaur Durangora. Euskal preso batzuei ezartzen zaien 197/2006 doktrina, ‘Parot doktrina’, indargatzea eskatuko dute.
Hainbat presori zigorrak luzatu dizkiete doktrina erabiliz, eta egungo egoeran kaltegarria dela uste du Herrirak, “giza eskubideen kontrakoa” izateaz gainera. Estrasburgoko epaitegiak legezkoa den edo ez ebatzi behar du. Erabakiaren esperoan, Herritarron Epaia dinamika sortu dute. 20:00etan izango da Andra Marin, eta herritar bakoitzak bere aldarria txertatu ahalko du liburu berezi batean. 19:00etan, Jose Mari Sagardui Gatza preso ohiaren onguruko dokumentala eskainiko dute Intxaurren.