Bigarren eskuko zerbitzua zabaldu dute Amazulon

Anboto 2013ko uzt. 13a, 08:27
Bigarren eskuko kumak dauzkate, esaterako

Bigarren eskuko kumak dauzkate, esaterako.

 

Barrenkalen dagoen Amazulo dendan bigarren eskuko gauzak saltzen hasi dira. Dendako espazio bat egokitu dute horretarako, eta erabiltzen ez diren gauzak eroateko gonbitea egin diete jendeari. Han dauzkate, esaterako, umeentzako kotxeak eta kumak. Gero, bertan erosi ahal dira, eta baita Internetez ere.

 

Umeen hazkuntza eta garapena errespetatzen duten produktu naturalak saltzen dituzte Amazulon. Baina, dendaz aparte beste gune bat ere eduki behar zuela uste zuten. Hasieran tailerrak eman zituzten, adibidez. Bestalde, ikastetxeetarako altzari motrizak saltzen hasi dira, posizio ugaritako aulkiak eta zabuak, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!