Ur edangarria moztuko dute, gaur, 09:00etatik 11:00etara, Montebideo Etorbidean, eta, Juan Mari Altuna eta Matxinestarta kaleetan. Ur hodi nagusian egin beharreko konponketa lanek eragin dute neurri hori, udal arduradunek jakin eragin dutenez.
Montebideo Etorbideko 9, 11, 13 eta 15ean ez da egongo urik goizean; ezta Juan Mari Altuna kaleko 7an ere ez. Matxinestarta kaleko 10, 12 eta 14an ere eragingo du ur mozketak.