Aitziber Coello eta Asier Aginako presoak epaitu dituzte

Anboto 2013ko uzt. 4a, 08:43
Martitzenean Aitziber Coello eta Asier Aginako presoak epaitu zituzten Madrilen, ETAri laguntzea egotzita. Fiskalak hamasei urteko kartzela zigorra eskatu du eurentzat, 2000n Galdakaoko etxe batean lehergailuak batzea leporatuta. Epaiketa amaituta, sententziaren zain daude

Martitzenean Aitziber Coello eta Asier Aginako presoak epaitu zituzten Madrilen, ETAri laguntzea egotzita. Fiskalak hamasei urteko kartzela zigorra eskatu du eurentzat, 2000n Galdakaoko etxe batean lehergailuak batzea leporatuta. Epaiketa amaituta, sententziaren zain daude.

 

Coellok eta Aginakok sasoi hartan ETAko kideak zirela onartu dute. Baina, etxea alokatu egin zutela bakarrik, ez zutela erabili. Etxearen erregistroan parte hartu zuten ertzainek ere euren bertsioa onetsi dute: materialean ez zutela euren hatz-markarik topatu esan dute. Preso biek bete dute zigorra Frantzian ETAko kide izateagatik. Hori dela-eta, absoluzioa eskatu dute.

 

Argazkian, epaituei babesa ematera joan ziren durangarrak.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!