Antzinako dantzaldiak gogoratuz, udako lau dantzaldi antolatu ditu Durangoko Udaleko Adinekoen Sailak. Uztaileko lau domekatan izango dira Ezkurdi plazan.
Duo Marfil orkestrak girotuko ditu 19:00etatik 21:00etara izango diren dantzaldiok. Euria eginez gero Merkatu Plazan izango dira dantzaldiok.