Ur edangarria moztuko dute gaur hainbat kaletan

Anboto 2013ko uzt. 3a, 08:30
Ur edangarria moztuko dute, gaur, 09:00etatik 12:30etara, Montebideo Etorbidean, eta, Juan Mari Altuna, Pablo Pedro Astarloa eta Matxinestarta kaleetan. Ur hodi nagusian egin beharreko konponketa lanek eragin dute neurri hori, udal arduradunek jakin eragin dutenez

Ur edangarria moztuko dute, gaur, 09:00etatik 12:30etara, Montebideo Etorbidean, eta, Juan Mari Altuna, Pablo Pedro Astarloa eta Matxinestarta kaleetan. Ur hodi nagusian egin beharreko konponketa lanek eragin dute neurri hori, udal arduradunek jakin eragin dutenez.

 

Montebideo Etorbideko 7, 9, 11, 13 eta 15ean ez da egongo urik goizean; ezta Juan Mari Altuna eta Pablo Pedro Astarloa kaleetako 7an ere ez. Matxinestarta kaleko 10, 12 eta 14an ere eragingo du ur mozketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!