Body paint erakustaldia, arropa denda baten eskutik

Anboto 2013ko uzt. 2a, 12:47
Kaiala arropa dendaren erakusleihoan \'body paint\' erakustaldia eskainiko dute, bertotik igaroko diren guztien ikusminerako. Grace&Erika Estilistas-eko Erika arituko dira margotze-lan horretan, uztailaren 4an

Kaiala arropa dendaren erakusleihoan \'body paint\' erakustaldia eskainiko dute, bertotik igaroko diren guztien ikusminerako. Grace&Erika Estilistas-eko Erika arituko dira margotze-lan horretan, uztailaren 4an.

 

Arropa dendaren erakusleihoan dagoen manikiaren jantziak margotuko dizkiote modelo bati azalean. Soinekoa eta prakak margotuko dizkio margotze lan horretan esperientziaduna den Erikak. Horretan jardungo du 16:00etatik 21:00etara bitarteann. Tarte horretan, dendaren kanpoaldeko giroa alaitzeko musika ere egongo da, bertaratuko direnen gozagarri, Dendak Bai elkarteko kideek azaldu dutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!