Astelehenean ipiniko dute martxan geltokiko parkina

Anboto 2013ko eka. 28a, 12:45
ETSk jakin eragin du astelehenean zabalduko dutela parkina. 96 aparkaleku edukiko ditu, eta eguneko 0,80 euro balioko du

ETSk jakin eragin du astelehenean zabalduko dutela parkina. 96 aparkaleku edukiko ditu, eta eguneko 0,80 euro balioko du.

 

Durangoko tren geltoki berria 2012ko abenduan zabaldu zuten, baina oraindik badaude lanak egiteko. Gune komertziala eraikitzen dabiltza, esaterako. Astelehenean beste urrats bat emango dute prozesuan: parkina zabalduko dute. Alluitz kaletik dauka sarrera. 96 leku edukiko ditu, eta 24 orduko epeak 0,80 euroko kostua ekarriko die erabiltzaileei. Parkinetik bertatik geltokiko harrera gunera sartzeko bidea egongo da.

 

"Erabiltzaileek aparkalekuko sarrera nagusiko makinatik txartela hartu beharko dute eta beraien ibilgailuarekin hirugarren solairura jaitsi", azaldu dute ETSkoek. 96 lekuetatik 4 mugikortasun urria daukaten pertsonentzat izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!