Elkartasun feminista Palestinan

Anboto 2013ko eka. 27a, 09:30
Euskal Herriko mugimendu feministako kide batzuk Palestinan daude, eta tartean Norone Bizkarra durangarra dago -Bilduko zinegotzia ere bada-. Palestinako emakume eta talde feministen lana eta errealitateak ezagutzen dabiltza

Euskal Herriko mugimendu feministako kide batzuk Palestinan daude, eta tartean Norone Bizkarra dago -Bilduko zinegotzia ere bada-. Palestinako emakume eta talde feministen lana eta errealitateak ezagutzen dabiltza.

 

Gazatik feministen oharra helarazi du Norone Bizkarra durangarrak. "Adierazpenak, hitzak, begiradak eta besarkadak jaso eta ematen gabiltza aste honetan Euskal Herriko mugimendu feministako hainbat kide Palestinan, UNRWA Euskadi elkarteak ahalbideratutako bidaian". Hango feministen praktika politikoa ezagutzeko eta hartu-emanerako zubiak sortzeko lanetan dabiltzala azaldu dute. "Bizipen guzti hauek benetan hunkitu gaituzte, ikaragarria baita bizitzako arlo guztietan palestinar herriak eta bereziki emakumeek bizi dituzten errepresio bide eta egoera ezberdinak; izan okupazio israeldarraren edo bertako instituzio eta agintari patriarkalen eraginez". Egoera horren aurrean, indartsu jarraitzen dutela nabarmendu dute feministek.

 

Soraida Hussein militante feministagaz ere batu dira feminista euskaldunak. Borroka feminista, nazio askapen borroka eta gaztazka politikoaren irtenbidearen aldeko lanarekin uztartzen dabiltzala azaldu die Husseinek: "Ez dugu sinisten emakumeok aske izango ez garen Palestina estatu independiente eta laiko batean".

 

(Bizkarra, argazkian, eskumatik bigarrena)

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!