Sapubike, mendi bizikletarien bilgunea

Anboto 2013ko eka. 27a, 08:30
Tabirako San Pedro jaien barruan, zapatuan egingo dute Sapubike martxaren bigarren edizioa

Tabirako San Pedro jaien barruan, zapatuan egingo dute Sapubike martxaren bigarren edizioa. Bihar egingo dute Sapubike martxaren bigarren edizioa.

 

Durango MTB-Sapubike taldeak antolatzen du ekimena, eta Mugarra mendiaren altzotik garatuko da. Ibilbide bi prestatu dituzte, luzea eta laburra. Luzeak 35 kilomtero dauzka gutxi gorabehera, eta lau bat ordu iraungo duela aurreikusi dute. Laburra 25 kilometrokoa izango da, bi edo hiru ordukoa. Goizeko 09:00etan irtengo dute Tabiratik; izan ere, Tabirako San Pedro jaien barruan eratutako martxa da Sapubike. Lehia bakoa, azaldu dutenez. Mendi bizikletaz gozatzea izango da helburu nagusia.

 

Ia jaio berri dagoen ekimena izan arren, jende askok parte hartzea espero dute antolatzaileek. 400 mendi bizikletarik eman ahal izango dute izena, zaletu horien guztien bilgune izan gura du Sapubikek.

 

Mugarra, erreferentzia

Mugarra mendia erreferentzia legez hartuta egingo dute ibilbidea. Tabiran hasi eta amaituta, honako hauek izango dira tarteko guneak: Orozketa, Neberondo, Izurtza, Bitaño, Landaederra eta Larriganatxu. Ibilbide laburraren kasuan, ez dira Landaederratik pasako. Antolatzaileek esan dute kalitatezko martxa bat eskaini gura dutela, eta zale guztientzako modukoa izatea gura dutela. Datuak www.sapubike.com webgunean daude eskuragarri.

 

Durango MTB-Sapubike 51 lagunek osatzen dute gaur egun, eta Durangon dagoen mendi bizikletako talde bakarra da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!