KZguneko ordutegia murriztea kritikatu dute

Anboto 2013ko eka. 20a, 10:20

KZgunea ez dute jadanik arratsaldez zabaltzen

KZgunea ez dute jadanik arratsaldez zabaltzen.

 

Durangoko Udalak KZguneko zerbitzuak mantentzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. “Programa murriztuko den aitzakiaz, kontratu murrizketa ere egin dutela jakin dugu”, dio PSE-EEk aurkeztutako mozioak. Gainera, formazio eskaintzak ere behera egin duela ohartarazi dute.

 

Bilduk, PPk eta Aralarrek babestu zuten testua. Pilar Rios alderdi sozialistako zinegotziak esan zuen Durangon ere igarri dela murrizketa, arratsaldez dagoeneko ez delako zabaltzen. PSE-EE eta Bilduren ustez, herritar batzuek ezin dute ordenagailurik eta Internetik eduki, eta horregatik, KZguneek funtzio garrantzitsua betetzen dutela esan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!