Homofobiaren aurkako erakusteka eratu dute

Anboto 2013ko eka. 24a, 09:03

Gaur, Homofobiaren aurkako aurpegiak erakusketa zabalduko du EHGAM elkarteak Andragunean, 19:00etan. Ekainaren 28aren harira eratu dute: Gay, Bisexual, Transexual eta Queeren askapen sexualaren aldeko Nazioarteko Eguna

Gaur, Homofobiaren aurkako aurpegiak erakusketa zabalduko du EHGAM elkarteak Andragunean, 19:00etan. Ekainaren 28aren harira eratu dute: Gay, Bisexual, Transexual eta Queeren askapen sexualaren aldeko Nazioarteko Eguna.

 

Eragile politiko eta sozialen argazkiak ipiniko dituzte. “Beti gure aurkako aurpegiak azpimarratzen ditugu esaldi txarrak kritikatuz, baina jakitun gara gure atzean aurpegi asko dauzkagula, eta aurten mezu positiboa zabaldu gura dugu”. F-Stop Durango argazkilari elkartearen laguntzagaz eratu dute erakusketa, eta udalak, Andraguneak eta Arentza argazki dendak ere babestu dute. Aste osoan egongo da zabalik, 09:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!